Zumaiako Kodaore judo elkartean aritzen den Gabriel Carmona azkoitiarrak bigarren Dan maila lortu zuen hilaren 18an egin zuen proban. Jakes Barquero eta Gaizka Larrañaga izan zituen bidelagun, eta azterketa "gogorra" gainditu behar izan zuen.
Japoniako eta Koreako arte martzialetan erabiltzen den maila sistema da Dana. Ikasturte guztian zehar prestatzen aritu ondoren, azkoitiarrak emaitza ona eskuratu zuen. Kodaore judo elkarteak Carmona zoriondu du egindako lanagatik.