Arteterapian murgildu dira gaur herriko hainbat gaztetxo

Anartz Izagirre 2022ko eka. 28a, 14:12

Arteterapia saioko irudi bat. (Azkoitiko Udala)

Gazteria Sailak antolatutako ekintzen barruko jarduera izan da, eta hainbat artelan egiten ikasteko aukera izan dute herriko hainbat gaztetxok.

Askotariko udako ekintzak antolatu ditu aurten Azkoitiko Gazteria Sailak, eta atzo grafismo digitalaz gehiago jakiteko aukera izan ostean, gaur, asteartea, arteterapian murgiltzeko aukera izan dute gaztetxoek. Askotariko margoak eta tresnak erabilita, sekulako artelanak egiteko aukera izan dute partaideek saioan.

(Argazkia: Azkoitiko Udala)

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide