Born to dance dantza eskolako ikasleek dantzaldia eskainiko dute ostiralean Baztartxon

Andoni Elduaien 2022ko eka. 28a, 09:00

Dantza eskolako ikasleen iazko ikuskizuna. (Argazkia: Ane Olaizola)

19:00etan hasiko da dantza erakustaldia ostiralean, herriko antzokian. Askotariko dantzak aurkeztuko dituzte, eta sarrerak aurrez erreserbatu beharko dira.

Jenny Calero dantzari azkoitiarraren Born to dance dantza eskolako ikasleek dantza ikuskizuna eskainiko dute ostiralean, uztailak 1, Baztartxo antzokian. 19:00etan hasiko da ikuskizuna, eta ikasleek era askotako dantzak aurkeztuko dituzte agertokian.

Adin tarte desberdinetako ikasleak aritzen dira eskolan, eta partaide guztiek azken ikasturteetan ikasitako dantzak eskainiko dituzte ostiralean antzokian. Besteak beste, kirol dantza latindarrak, performance dantzak eta funky dantzak aurkeztuko dituzte. Ezusteko bat edo beste izango dela ere aurreratu dute antolatzaileek.

Emanaldiaz gozatu nahi duten herritarrek aurrez erreserbatu beharko dute sarrera 943-04 49 70 telefono zenbakira deituta edo infoborntodance@gmail.com posta elektronikora idatzi beharko du.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide