Azken bi urteotan, pandemia tarteko, Parrokiako Abesbatzak ezin izan du Andre Maria bezperan nahi bezalako emanaldirik eskaini. Egun horretan, Salbea eta Ave Maria abestu ohi ditu abesbatzak Udalbatzaren eta herritarren aurrean. Aurten, emanaldi hori eskaintzeko nahia agertu dute abesbatzako ordezkariek, eta han parte hartzeko asmoa dutenei jakinarazi die, uztailaren 4an, astelehena, 20:00etan egingo dutela lehen entsegua parrokian.
Parrokiako Abesbatzak azaldu du, Andre Maria bezperako emanaldian parte hartzeko "ezinbestekoa" dela uztailaren 4an egingo duten lehen entsegura joatea. "Entseguetan ikusiko dugu zer nolako abesbatza osatzen dugun eta abesteko moduan al gauden". Abesbatzak aldez aurretik eskertu nahi izan du entseguetan parte hartuko duten herritarren borondatea.