Iraurgi saskibaloi klubak denboraldi amaierako bazkaria egin zuen larunbatean, Loiola hotelean, eta ohiko moduan, urteko jokalari onenen sariak banatu zituzten bazkalostean. Zenbait mailatan talde bat baino gehiago ditu klubak, eta beraz, maila batzuetan sari bat baino gehiago banatu dituzte. Honako hauek izan dira aurtengo sarituak:
- Kadete mutilak: Aimar Uria.
- Kadete neskak: Miren Iturzaeta.
- Kadete neskak: Eire Gabilondo.
- Kadete mutilak: Eneko Errasti.
- Junior neskak: Izeia Rezabal.
- Kadete neskak: Irati Azkoitia.
- Senior mutilak: Lur Goenaga.
- Senior neskak: Izaro Lizundia.
- Junior mutilak: Jon Gurrutxaga.
- Junior mutilak: Markel Errasti.
- Azkoitia-Azpeitia ISB: Juana Molina.
- Juaristi ISB: Ibon Guridi.
- Entrenetzaile onena: Aitziber Vesga.