Zubiaurre master igeriketa taldeko kideek Zumaiako (Gipuzkoa) Itzurun Arranpla itsas zeharkaldian parte hartu dute gaur, larunbata. Gainera, taldeak emaitza onak eskuratu ditu han, Ainara Urbinak eta Ihintza Urainek podiumera igotzea lortu baitute.
Neoprenoarekin jokatutako modalitatean, Ainara Urbina Azkoitiko bizilagunak irabazi du zeharkaldia; 32 minutu eta 51 segundoan amaitu du proba Urbinak. Neoprenorik gabeko modalitatean, bestalde, Ihintza Urainek bigarren postua eskuratu du; 31 minutu eta 6 segundo behar izan ditu harl zeharkaldia egiteko. Eguraldia lagun izan ez badute ere, proba "bikaina" izan dela nabarmendu du taldeak sare sozialetan.