Gazteria Sailak antolatuta, hondarrezko eskulturen saioa egin dute gaur, ostirala, herriko hainbat umek. Andoni Bastarrikaren gidaritzapean, umeak askotariko irudiak egiten aritu dira hondarrarekin Aita Madinabeitia plazan.
Ez da gaurkoa izan Gazteria Sailak egunotarako antolatu duen ikastaro bakarra. Izan ere, bihar, larunbata, brikolaje tailerra eskainiko dute LH4 eta LH6 mailako ikasleentzat. Izen-ematea itxita dago.