Bertan behera utzi dute San Joan bezperako dantzari txikien Doniene saioa. Dantza saioan parte hartzekoak ziren eragileek adierazi dutenez, emanaldiaren ordurako iragarri duten eguraldiagatik erabaki dute dantza saioa ez egitea.
19:45ean, dantzari txikien Doniene saioa ziren egitekoak Balda plazan. Dantza eta musika ikuskizuna eskaintzekoa ziren han Kandiola nahiz Bizkargi eskolako dantza taldeak eta Txalkor txistulari taldea. 19:15ean, Gaztaneneako parkean elkartu eta Balda plazara kalejira joan ohi dira gaurko egunez herriko dantzari txikiak. Eguraldiagatik bertan behera utziko dute, eta beraz, arratsaldean ez da San Joan bezperako jai girorik izango kalean.
Gauekoa, momentuz aurrera
22:00etan, berriz, San Joan sua piztuko dute Balda plazan Azkoitri triatloi klubak eta Maxixatzen euskara elkarteak. Azkoitiko Udalak jakinarazi duenez, ordu honetan ekitaldia normaltasunez egiteko asmoa dute. Ekitaldian parte hartuko dute Sahatsa dantza taldeak, Iraurgi abesbatzak nahiz Parrokiako Abesbatzak eta Azkoitiko Udal Musika Bandak. Sua apaltzen denean, Bizkargi musika eskolako dantza taldeak XII. Zatoz Dantzara Balda Plazara emanaldia eskainiko du.
Ikusi beharko da datozen orduetarako iragarritako euriak San Joan bezperako jaian bestelako eraginik izaten duen edo ez. Azken orduko erabakirik balego, Maxixatzenek webgune honetan jakinaraziko du berria.