Gurutze Gorriak uretako sorosle ikastarora antolatu du, eta herritarrek izena eman dezakete. Larunbatean, hilaren 25ean, hasiko da, eta uztailaren 7ra artean iraungo du. Guztira, 60 orduko ikastaroa izango da, eta arratsaldetan eta asteburuetan izango dira saioak, Azkoitiko Gurutze Gorrian eta Elkargunean.
Ikastaroan parte hartzeko beharrezkoa da 40 orduko lehen sorospen ikastaroa eginda izatea, eta izena ematen dutenek 250 euro ordaindu beharko dute. 607 51 26 57 telefono zenbakira deituta edo azkoitia.heziketa@cruzroja.es helbidera idatzita eman daiteke izena.