Bihar berreskuratutako liburuen eta diskoen azoka egingo dute plazan

Andoni Elduaien 2022ko eka. 21a, 16:07

09:30etik 13:30era bitartean, berreskuratutako liburuak eta diskoak erosteko aukera egongo da herriko plazako arkupeetan.

Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkarteak antolatuta, berreskuratutako liburuen eta diskoen azoka izango da bihar, ekainak 22, herriko plazan. Azkoitiarrek etxean dituzten liburuak eta diskoak utzi ahal izango dituzte bertan. Era berean, azokan bertan dauden aleak erosteko aukera ere izango da. 09:30etik 13:30era egingo dute berreskuratutako liburuen eta diskoen azoka solidarioa, herriko plazako arkupeetan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide