Datorren ostiralean, hilak 24, bandera ofiziala berreskuratuko du Azkoitiak, eta herriko hainbat kultur talderekin batera igoera ekitaldi berezia egingo dute. Juan Bautista Mendizabal udaleko Ondare zinegotziak banderaren nondik norakoak eta ekitaldiaren xehetasunak azaldu zituen atzo, astelehena, udaletxean, eta Erlo Telebistak bideoan jaso ditu haren adierazpenak.