Festak antolatzeko bilera irekia deitu du biharko Azkoitiko Gazte Asanbladak

Andoni Elduaien

Goiko Losan egingo dute bilera.

Goiko Losa pilotalekuan jarri dute hitzordua, 20:00etarako. Andramaixek antolatzen hasteko deitu du bilera Azkoitiko Gazte Asanbladak.

Azkoitiko Gazte Asanbladak andramaixek antolatzen hasteko bilera irekia deitu du biharko. Festen inguruan hitz egin eta bakoitzak dituen proposamenak plazaratzeko gunea izango biharko bilera. Goiko Losa pilotalekuan elkartuko dira, 20:00etan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide