Plazaberriko Eguzki belar-dendan lapurreta egin dute bart iluntzean, eta ordenagailua nahiz dirua eraman dituzte dendatik. Sarrerako atea apurtu dute lapurrek, eta garbitzaileak 07:30 inguruan dendara joan direnean ohartu dira lapurreta egin dutela. Dendako arduradurak Maxixatzen.eus-i jakinarazi dionez, ordenagailua eta dirua eraman dituzte lapurrek. Azkoitiko Udaltzaingoak adierazi duenez joan diren hilabeteetan ere izan dira herrian beste lapurreta batzuk.