Datorren astelehenean, ekainak 20, andramaixetako film laburren lehiaketari buruz hitz egiteko bilera irekia egingo dute udaletxean. Udaleko Kultura sailak deitu du bilera 19:00etarako. Bileran, besteak beste, lehiaketaren oinarriak gainbegiratuko dituzte, baita horren baldintzak adostu ere. Era berean, lehiaketaren gaia zehazteko proposamenak jasotzea ere nahi dute antolatzaileek.