Gipuzkoako Foru Aldundiak errodadura geruza zabaltzeko lanak gauzatu behar zituen datorren asteburuan, baina obrak bertan behera uztea erabaki du erakundeak "astebururako iragarritako baldintza klimatologikoengatik". Adierazi dutenez, asfaltoa berritzeko orduan kanpoko tenperaturak "asko" baldintzatzen ditu lanak, eta gehiegizko beroak eta hotzak emaitzetan "eragin negatiboa" izaten dutela nabarmendu dute. Hori dela eta, gutxienez astebete atzeratuko dituzte lan horiek.