Pasira egitasmoko kideek gaur, osteguna, egin dute ikasturteko azken ibilaldia. Azkenaldian ohikoa bihurtu den bezala, egitasmoan parte hartzen ari diren herritarrek herriko gune bat bisitatu dute. Gaur, Ugarteigarango estali gabeko igerilekuak bisitatu dituzte.
Beroari aurre eginez, eta ur ertzera gerturatuta, parte hartzaileek instalazioak gertutik ezagutzeko aukera izan dute. Ikasturte honetako azken irteera egin du gaur Pasirak. Hori horrela, eta gauzak ondo bidean, datorren ikasturtean ibilaldi nahiz bisita gehiago egiteko aukera izango dute herriko adineko pertsonek.