Anaitasuna-Kanku karate eskolako kideek ikasturte amaierako jaialdia eskaini zuten atzo, asteartea, Elkargunean. Guztira, 80-90 lagunek parte hartu zuten ikuskizunean, eta adin guztietako ikasleek sekulako erakustaldia eskaini zuten ekitaldira joan ziren herritarrentzat, taldeetan banatuta. Azken jaialdia 2019an egin zuten Kankuko ikasleek.