Oletako aerosorgailuen proiektuaren kontrako taldea sortu berri dute hainbat herritarrek, eta bihar, asteazkena, bilera egingo dute Capital Energy enpresak mendi horretan jarri nahi dituen haize erroten inguruan hitz egiteko. 19:00etan hasiko da batzar irekia, Elkargunean.
Joan zen astean erabaki zuten taldea eratzea hogei bat lagunek, proiektuaren inguruan hitz egiteko egindako bileraren ondotik. Taldearen helburua da, besteak beste, Oletan gauzatzeko asmoa duten proiektuaren gaineko informazioa zabaltzea, eta horrez gain, sinadurak biltzen hasi dira. Joan zen igandean hasi ziren herritarren atxikimenduak jasotzen, Zazpi Kurutze mendi martxaren irteeran, hain zuzen.