Bihar, asteazkena, Zubiberri gimnastika erritmiko taldeko kideek ikasturte amaierako jaialdia eskainiko dute Elkargunean. 18:30ean hasiko da ikuskizuna, eta 86 gimnastak parte hartuko dute. Guztira, 25 ariketa erakutsiko dituzte jendaurrean.
Gimnastak uztaiarekin, mazoekin zein zintekin ikusteko aukera izango da bihar arratsaldean. Ikasturte guztian ikasitako eta landutako lanak aurkeztuko dituzte, baita biharko ikuskizunerako bereziki prestatutako dantzak eta koreografiak ere.