Sortu berri den Azkoitiko Irakurle Taldeak lehen saioa egin zuen atzo, astelehena. Iñigo Aranbarri idazleak gidatuta, hamabost herritar elkartu ziren aurreneko hitzorduan, eta Uxue Apaolaza idazlearen Bihurguneko nasa ipuin-liburua izan zuten haiek solaserako gai.
Datorren hitzordua irailaren 20rako jarri dute taldekideek, eta Anton Txekhov ipuingile eta antzerkigile errusiarrak idatzitako eta Iker Sanchok euskaratutako 31 ipuin (Elkar) lanaz arituko dira hizketan orduan.