Anaitasuna Kanku eskolak ikasturte amaierako jaialdia egingo du bihar, asteartea, Elkargunean. 18:00etan hasiko da karate ikuskizuna, eta guztira, 80-90 lagunek parte hartuko dute. Adin eta maila guztietako lagunak arituko dira jendaurrean, eta taldetan banatuta, bakoitzak azken asteetan prestatutako ariketa bana erakutsiko du.