Eguraldia lagun, Trinitate jaia ospatzen ari dira gaur Azkoitia eta Zumarraga artean dagoen Oleta mendian. 12:00etan, ohi bezala, meza egin dute Oletako gurutzearen bueltan, eta ondoren, 13:00etan, erromeria izan da Miren eta Agurtzane trikitilariekin.
Toka txapelketa ere jokatu ere bazkariaren aurretik. Auzo bazkaria 14:30ean hasi da, eta horretarako gurutzearen ondoan karpa jarri dute.
Bazkalostean ere erromeria egingo dute Miren eta Agurtzane trikitilariekin.