Denboraldia bukatzeko, Gorrixen Egune ospatu du Anaitasuna futbol klubak

Nerea Uranga 2022ko eka. 11a, 18:31

Anaitasuna futbol klubeko talde bakoitzetik aipamena jaso duten jokalariak. (Argazkia: Andoni Elduaien)

Anaitasuna futbol klubak izurriak etendako denboraldi bukaerako ospakizun festa berreskuratu du aurten. Gaur, zapatua, ospatu du Azkoitiko futbol klubak Gorrixen Egune.

Egun guztiko festa izan dute gaur, zapatua, Anatasuna futbol klubekoek. 12:00etan, meza izan dute Azkoitiko Andre Mariaren Jasokundeko parrokian, herriko futbol klubean jokatutako jokalari guztien omenez. Ondoren, bazkaria egin dute klubeko jokalariek, entrenatzaileek eta zuzendaritzako kideek.

Bazkalostean, denboraldi bukaerako sari banaketa ekitaldia egin dute, klubeko talde bakoitzeko gol gehien sartu dituen jokalaria eta jokoan gehien nabarmendu den jokalaria sarituz. Honakoak izan dira taldez talde aipamena jaso duten futbolariak: 

  • Espainiako Hirugarren Maila: Julen Aramendi (nabarmenena) eta Ander Arabaolaza (goleatzailea).
  • Emakumezkoen Euskal Liga: Leire Ucin (nabarmenena) eta Oihane Ucin (goleatzailea).
  • Erregional maila: Danel Garate (nabarmenena) eta Joanes Calvo (goleatzailea).  
  • Ohorezko Jubenilak: Iñaki Pablos (nabarmenena) eta Oihan Etxaniz, Jakes Diaz eta Ekaitz Albert (goleatzaileak).  
  • Jubenilen Lehen Maila: Ekai Sudupe (nabarmenena) eta Luis Juaristi (goleatzailea).
  • Ohorezko Kadete mutilak: Alex Vargas (nabarmenena) eta Oier Aldazabal (goleatzailea).
  • Ohorezko Kadete neskak: June Diaz (nabarmenena) eta Jone Sudupe (goleatzailea).
  • Kadeteen Lehen Maila: Ander Aranburu (nabarmenena) eta Rehan Subhani (goleatzailea).
  • Infantil Txikiak: Julen Etxaniz (nabarmenena) eta Uritz Zabaleta (goleatzailea).
  • Infantil mutilen Lehen Maila A: Aritz Larramendi (nabarmenena) eta Kaiet Teso (goleatzailea).
  • Infantil mutilen Lehen Maila B: Ulpiano Granados (nabarmenena) eta Joanes Garmendia (goleatzailea). 
  • Infantil neskak: Maren Ibarbia (nabarmenena) eta Maialen Oiarzabal (goleatzailea).

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide