Intsausti jauregia bisitatu dute Pasira egitasmoko parte hartzaileek

Andoni Elduaien 2022ko eka. 10a, 12:02

Pasirako kideak, Intsausti jauregian. (Udala)

Ostegunero bezala, atzo ibilaldia egin zuten herrian zehar Pasira egitasmoko kideek. Gainera, Intsausti jauregia barrutik ezagutzeko parada izan zuten guztiek.

Atzo, osteguna, Intsausti jauregia bisitatu zuten Pasira egitasmoan parte hartzen duten herritarrek. Juan Bautista Mendizabal Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko presidenteak eta herriko historialariak egin zien harrera bisitariei, eta eraikinaren nahiz haren bueltan sortutako historia azaldu zien.

Ibilbidea egitearekin batera, herritarrek Azkoitiko ondarea sakonago ezagutzeko aukera izan zuten, beraz. Bisitariek, gainera, Intsausti jauregiaren ohorezko liburuan bere sinadura egiteko aukera izan zuten. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide