Iker Muruak Eivissan jokatuko du datorren denboraldian

Andoni Elduaien 2022ko eka. 8a, 10:14

Iker Murua, Arenas taldearekin jokatu duen partida batean. (Arenas)

Futbol jokalari azkoitiarrak Euskal Herritik kanpo abiatuko du futbol esperientzia berria. CD Ibiza Islas Pitiusas futbol taldean arituko da sasoi berrian.

Iker Murua futbol jokalari azkoitiarrak CD Ibiza Islas Pitiusas futbol taldean jokatuko du datorren denboraldian. Eivissako (Herrialde Katalanak) taldeak atzo eman zuen fitxaketaren berri, eta akordioaren arabera, han arituko da 2022-2023 denboraldian. Espainiako Bigarren RFEF mailan jokatuko du Muruak datorren sasoian.

Erdiko atzelari azkoitiarra Getxoko (Bizkaia) Arenas futbol taldean aritu da azken bi denboraldietan, eta orain esperientzia berri bat probatzea erabaki du Euskal Herritik kanpo. Muruak, besteak beste, Anaitasunan, Lagun Onaken, Sestao Riverren eta Gernikan egin du bere futbol ibilbidea.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide