Aitor Madrazok XII. Galdaramiño mendi lasterketa irabazi du

Andoni Elduaien 2022ko eka. 6a, 12:36

Aitor Madrazo korrikalaria, lasterketa amaitu ostean. (Argazkiak: Mendilasterketa)

Eibarren (Gipuzkoa) jokatu zuten mendi lasterketa. Korrikalari azkoitiarrak ia bi minutuko errenta atera zion bigarren sailkatuari. Eibarko lau mendi igo behar izan zituzten parte hartzaileek.

Aitor Madrazo Xeye taldeko korrikalari azkoitiarrak XII. Galdaramiño mendi igoera irabazi zuen larunbatean, Eibarren (Gipuzkoa). 18 kilometro eta 950 metroko desnibel positiboko proba osatu behar izan zuten parte hartzaileek. Guztira, 52 lagunek parte hartu zuten mendi igoeran, eta Eibarko lau mendi gailur igo behar izan zituzten korrikalariek: Galdaramiño (669 metro), Azkonabitza (726 metro), Topinburu (590 metro) eta Ilordo (500 metro).

Madrazok ezin hobeto egin zion aurre igoerari. Azkoitiarrak 1:28:47 denbora egin zuen, eta minutu eta 51 segundoko aldea atera zion bigarren postuan sailkatu zen Mikel Arriolari (1:30:38). Eneko Azurmendi sailkatu zen hirugarren, 1:31:19 eginda.

Mendi lasterketako irabazleetako batzuk, elkarrekin.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide