Asteburuan, nazioarteko aikidozaleak Azkoitian elkartu dira, III. Nazioarteko Aikido Ikastaroan parte hartzeko. Hainbat herrialdetako dozenaka aikidozalek igaro dute asteburua Azkoitian. Besteak beste, Ingalaterrako, Herbehereetako, Frantziako, Portugalgo, Espainiako zein Euskal Herriko lagunek parte hartu dute ikastaroan.
Lewis Bernaldo de Quiros aikido maisuak zuzendu zituen larunbateko eta igandeko saioak. Aikidon ez dago lehiarik, eta praktikaren bitartez bakoitzak norbere burua hobetzea da helburua. Besteak beste, errespetua, arreta, konfiantza, barne indarra eta elkarlana dira Aikidoaren baloreak. Azkoitiko Udalaren eta Elkarguneko langileen zein zuzendaritzaren laguntza eskertu dute antolatzaileek.
Argazkiak: Takemusu aikido elkartea