Xabier Munibe ikastolako antzerki eskolan dabiltzan ia 40 ikasleak igo dira gaur, igandea, Baztartxo antzokiko taula gainera, ikasturtean zehar prestatu dituzten obrak herritarrei eskaintzera. Herritarrez bete da aretoa, eta ikasleek bost antzezlan eskaini dizkiete haiei: Ametsak errealitate bihurtzear, Musikarekin pozik lana, Kobazuloan barrena, Non dago motorra? eta Plan perfektua.
Aktoreek ostiralean egin zuten aurreneko emanaldia Baztartxon bertan, baina ordukoa ikastolako ikasleei zuzendutakoa izan zen; gaurkoa, berriz, herritar guztientzat irekia izan da. Aktore txikiek beren gaitasunak erakuskeko parada izan dute ikuskizunean, eta publikoak tarte atsegina igaro du.