Sanjuandegiko festak ospatu dituzte asteburuan Azpeitian, eta atzo, zapatua, VIII. Trikiti Txapelketa izan zen jaietan. Araitz Etxaniz azkoitiarrak eta Enaitz Alberdi azpeitiarrak osatzen duten bikotea izan zen txapelketaren garailea. Guztira, bost bikotek parte hartu zuten lehiaketan, eta Etxaniz eta Alberdi izan ziren txapela eskuratzea lortu zutenak. Bigarren postuan, berriz, Ianire Segurola hernaniarra eta Elaia Diaz astigarragarra sailkatu ziren.