Azkoitiko XXXVIII. Ikaskirol Krosa jokatu dute gaur, igandea, herriko txokoetan, eta ohi bezala, oso jendetsua izan da. Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako 900 bat ume elkartu dira herrian, eta oriel adinka banatuta egin dituzte probak. Aurrenekoa, HH4. mailakoena, 10:30ean izan da, eta azkenengoa, DBH1 eta 2. mailakoena, 11:55ean. Tarte horretan, mailaz maila egin dituzte lasterketak haurrek, eta eguraldiak lagunduta, herritar ugari elkartu dira haiek animatzera. Eguerdian, opariak zozkatzearekin batera, sari banaketa ekitaldia egin dute.