Herritarrek plaza bete dute Herri Jaiaren aitzakian

Ane Olaizola 2022ko eka. 5a, 13:51

Bi urteko etenaren ostean, Herri Jaia egin dute herriko plazan. Ohi bezala, herriko hainbat baserritarrek postuak jarri dituzte, eta txahal errez egindako pintxoak zein sagardoa dastatzeko parata izan dute hara bertaratu diren dozenaka lagunek. 

Bi urteko etenaren ostean itzuli da Herri Jaia Azkoitira, eta herritarrek gogotsu hartu dute egitasmoa. Izan ere, eguerdian plaza jendez bete da, baserritarren postuez zein jan-edanaz gozatzera. Izan ere, ohiko moduan txahala erre dute Ikurriñaren Plazan, eta eguerdia iristearekin bat hasi dira herritarrak hura dastatzen, sagardoarekin lagunduta. Horrez gain, herriko hainbat baserritarrek postuak jarri dituzte, eta hara bertaratu direnek herrian ekoitzitako barazkiak, gazta zein ogia eskuratzeko aukera izan dute. 

Baserriko produktuak balioan jartzea eta herritarrek bertako produktuen aldeko apustua egitea da Herri Jaiaren helburua, Azkoitiko Udalaren arabera.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide