Iraurgi SBk Twitter bidez jakinarazi duenez, Juaristi ISB taldeko entrenatzaile izateari utziko dio Iñaki Jimenezek (Donostia, 1984). Jimenezek 2019-2020 denboraldian hartu zuen gizonezkoen lehen taldearen gidaritza, eta klubak gogoratu du bere historia "pasarterik ederrenetakoak" idatzi dituela hark. Hain zuzen ere, Juaristi ISBk zapore gozoarekin amaitu du sasoia, Urrezko LEB ligari eutsi baitio taldeak. Iraurgi SBk eskerrak eman dizkio Juaristiri, eta "onena" opa dio.
Bestalde, bi denboraldiz Azkoitia-Azpeitia ISB taldearen entrenatzaile izan den Andoni Lazkanok ere ez duela jarraituko emakumeen talde nagusia entrenatzen jakinarazi zuen klubak joan zen hilaren amaieran.