Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren final-laurdeneko itzulerako partidak jokatu zituzten Azkoitiko esku pilotariek atzo, ostirala, Tolosakoen aurka, baina azkoitiarrek ezin izan zuten finalerdirako txartela eskuratu, eta han amaitu zuten aurtengo txapelketaren ibilbidea.
Tolosako Beotibar pilotalekuan, etxeko taldeak eta Azkoitiak 2-1 amaitu zuten final-laurdeneko itzulerako jardunaldia; hain zuzen ere, kadeteetan lortu zuen Azkoitiak garaipen bakarra: 2-22. Jubenilek, berriz, 22-14 galdu zuten, eta nagusiek 22-21. Partida erabakiorra zein emozio handikoa izan zen azken hori. Izan ere, Azkoitia aurretik joan zen markagailua 15-21era iritsi zen arte. Azkoitiarren azken tantoaren faltan, ordea, Tolosak aurre hartu zien haiei. Final-laurdeneko joaneko partidan, Azkoitiak 1 eta 2 galdu zuen Tolosaren aurka, eta beraz, atzoko emaitzekin ezin izan dute azkoitiarrek txapelketan aurrera egin. Tolosak, berriz, Azpeitiaren aurka jokatuko du finalerdia.
Palistek, irabazi
Bestalde, gomazko palistek ere atzo jokatuko zuten Herriartekoaren finalerdietako joanekoa. Astigarragako udal pilotalekuan aritu ziren azkoitiarrak, eta haiek 1-2 irabazi zuten. 16-20 irabazi zuten koadro osoan; binaka, berriz, 20-11 galdu zuten, eta zazpi koadroren barruan, 2-20 gailendu ziren.