Datorren astean hiru gauez itxiko dute Azkoitia eta Urretxu arteko errepidea

Ane Olaizola 2022ko eka. 3a, 09:24

Drainatze hodiak jarri ahal izateko, Gipuzkoako Foru Aldundiak guztiz itxiko du errepidea asteartean, asteazkenean eta ostegunean, 23:00etatik 05:00etara.

Azkoitia eta Urretxu arteko GI-631 errepidean egiten ari diren obren ondorioz, Gipuzkoako Foru Aldundiak datorren asteko hiru gautan guztiz itxiko du bide hori. Hain zuzen ere, ekainaren 7an, 8an eta 9an, asteartean, asteazkenean eta ostegunean, itxiko dute errepidea, 23:00etatik 05:00etara artean.

Egun, obrak egin ahal izateko, errei bat itxita dago, eta bi noranzkoetako ibilgailuak txandaka igarotzen dira handik. Ordea, drainatze hodiak jarri ahal izateko, bi erraiak ixtea ezinbestekoa dela adierazi du Aldundiak. Bide horren ordez, ordezko errepide hauek erabiltzea gomendatu du foru erakundeak: GI-3750 Elosutik, GI-2634 Azkaratetik edo GI-2635 Mandubitik.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide