IV. Kantu Jira jendetsua egin dute gaur, osteguna, Floreaga Ikastetxeko kideek. Pandemia dela eta, azken bi urteetan ezin izan dute kalean abesteko ohitura mantendu, baina hori ez da oztopo izan gaurkoan eztarriak behar bezala kantuz urratzeko. Trikitilarien zein pandero-jotzaileen doinupean gurutzatu dituzte herriko kaleak adin guztietako kideek, eta betiko abestiez gain gaur egungoak ere kantatu dituzte.