Azkoitia Gukaren zozketak

Zozkatu du Maxixatzenek EHZ jaialdirako sarrera bikoitza

Maxixatzen.eus

Uztailaren 1etik 3ra egingo da aurtengo Euskal Herria Zuzenean Festibala, eta jaialdiko hiru eguneterako sarrera bikoitz bat irabazi du Irati Lopetegi bazkideak.

Euskal Herria Zuzenean Festibala uztailaren 1etik 3ra egingo da Irisarrin, eta jaialdiko hiru eguneterako sarrera bikoitz bat zozkatu du Maxixatzenek bere bazkideen artean. Zozketa egin ondoren, Irati Lopetegi izan da irabazlea. Aurtengo egitarauan, besteak beste, Niko Etxart, Ezpalak, Ibil Bedi, Calling Marian, Fizt & Furiuz, Bulego, Madelyn Ann, Eesah Yasuke, Amorante, Joseba Tapia, Frigo edota Kilimak izango dira.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide