Azkoitia Lagunkoiak ekaineko bilera egingo du astelehenean

Ane Olaizola 2022ko eka. 2a, 15:19

Azkoitikoa Lagunkoiaren bilera bateko irudia. (Azkoitiko Udala)

Taldeak hileroko bilera deitu du astelehenerako, eta ohiko moduan, 18:00etan bilduko dira, Elkargunean.

Azkoitia Lagunkoia taldea datorren astelehenean, ekainaren 6an, elkartuko da, hileroko batzarra egiteko. Betiko moduan, Elkargunean izango da bilera, eta 18:00etan hasiko da. Udalak gogoratu du bilerak irekiak direla eta interesa duen herritar guztiek har dezaketela parte.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide