Gazteria Sailak doako hainbat ikastaro antolatu ditu ekainerako. Gazteriak jakinarazi du, tailer eta saio guztiek plaza mugatuak dituztela, eta horregatik, aurrez izena eman behar dela. Hori horrela, gaurtik ekainaren 17ra arte egongo da izena emateko aukera Elkargunearen webgunean.
Hain zuzen, ekainaren azken bi asteetarako antolatu dituzte saioak. Ekainaren 24an, hondarrezko eskulturen saioa egingo dute Aita Madinabeitia plazan, LH3 eta LH6 mailen arteko ikasleei zuzenduta; 10:00etatik 11:30era edo 12:00etatik 13:30era artean egingo dituzte saioak. Ekainaren 25ean, brikolaje tailerra eskainiko dute LH4 eta LH6 mailako ikasleentzat; 10:00etatik 13:00etara egingo dute Elkargunean.
Ekainaren 27an, bestalde, grafismo digitalaren saioa egingo dute Elkargunean. LH4 eta DBH2 mailetako ikasleei zuzenduko diete tailerra, eta Elkargunean egingo dute, 10:00etatik 13:00etara. Ekainaren 28an, berriz, arteterapia ezagutzeko saioa egingo dute LH1 eta LH6 arteko ikasleentzat; saio hori ere 10:00etatik 13:00etara izango da. Ekainaren 30ean, azkenik, Bubble Balls saioa egingo dute Elkargunean. 9-12 urte artekoek 10:00etatik 13:00etara parte hartu beharko dute, eta 13-16 urte artekoek 16:30etik 19:30era.