Xabi Artetxek Anaitasunako gizonen lehen taldea entrenatzen jarraituko du datorren denboraldian

Anartz Izagirre 2022ko eka. 1a, 19:49

Azkoitiarrak eta haren taldeak beste urtebetez jarraituko dute taldea gidatzen. Duela aste batzuk amaitu zen Espainiako Hirugarren Mailako aurtengo denboraldia.

Anaitasuna futbol taldeak sarean jakinarazi duenez, Xabi Artetxe entrenatzaileak beste urtebetez jarraituko du Anaitasunako mutilen lehen taldea entrenatzen. Talde horrek Espainiako Hirugarren Mailan jokatuko du 2022-2023 denboraldian ere.

Duela aste batzuk amaitu zuten 2021-2022 denboraldia Anaitasunakoek, eta Aurrera Ondarroari 3-1 irabazi zioten norgehiagokan. Azken garaipena lortuta, gorritxoek sailkapenaren erdian amaitu dute urtea, 52 punturekin.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide