Bihar, ostirala, Bizkargi Musika eta Dantza eskolako ikasleen flauta eta klarinete entzunaldia izango da Elkarguneko Oteiza aretoan. 18:30ean hasita, ikasleek hamalau pieza joko dituzte agertokian, eta besteak beste, honako abestiak entzuteko aukera izango da: Mozarten Sonatina, Celtas Cortosen La senda del tiempo, Berrymanen The Scientist eta hainbat abesti herrikoi. Bizkargi eskolako hirugarren hiruhilekoko entzunaldien barruko saioa izango da biharkoa.