Etzi, larunbata, Gipuzkoako 51. Hiru Txirlo Bola Txapelketako hamargarren eta azken jardunaldia jokatuko dute Floreagan. 17:00etan, auzoko bolatokian elkartuko dira txapelketa lehiatzen ari diren zortzi bola taldeetako kideak.
Herriko bola edo txirlo taldea, Floreaga, sailkapeneko goiko postuetan dago kokatuta, eta etzi beraien etxeko bolatokian jokatuko duten jardunaldia erabakiorra izango da. Bikotekako sailkapenean, esaterako, lehenak dira Gorka Etxaniz eta Jose Muñoz 45 punturekin; sailkapeneko bigarren eta hirugarren bikoteak txirlo bakar batera dituzte, eta laugarrena bikotea bi txirlora.
Taldekako sailkapenean, berriz, hirugarrenak dira Floreagako kideak, San Migel liderragatik hamar txirlora. Banakoan, aldiz, Etxanizek du egun posturik onena taldean; hura hirugarren postuan dago kokatuta, liderragatik lau txirlora.