Ekainaren 10ean, hurrengo ostiralean, zabalduko dituzte Ugarteigarango igerileku irekiak. Irailaren 11ra arte egongo dira zabalik, guztira, 94 egun aurten ere. Igerilekuen ordutegia 10:30etik 20:00etara izango da, astelehenetik igandera bitartean.
Elkarguneko arduradunek jakinarazi dutenez, aurten ez dute eguerdian igerilekua itxiko eta ez dute bestelako neurririk hartuko. Hori horrela, hamakak erabilgarri egongo dira eta aldagelak irekita egongo dira.