'Priscilla' filmak itxiko du Matadeiko zineforum feministaren zikloa

Andoni Elduaien 2022ko mai. 26a, 09:00

Filmaren irudietako bat. (Filmaffinity)

19:30ean hasiko da filmaren emanaldia Matadeixen. Zineforum feministaren barruan antolatutako azken filma izango da gaurkoa.

Gaur, osteguna, amaituko da Matadeiko zineforum feminista zikloa. Priscilla filma eskainiko dute 19:30ean han, LGTBI+ zinemaren kultuzko film klasikoa. Maiatzaren 5ean hasi zuten Matadeixen zineforum zikloa, eta gaur, maiatzak 26, amaituko da.

Sidneyn bizi diren hiru kabaret artista kontratatzen dituzte lau astez Alice Springseko hotel batean aritzeko. Abentura handi bat dute zain; izan ere, gauza bat da herrialdea autobusez zeharkatzea, arazo guztiak atzean utzita, eta beste bat helmugara onik iristea. Hori guztia, Felicia, Mitzi eta Benardette dragaren nahiz transexualitatearen erreginak izanda. Hirurek bi asteko bidaia bat hasiko dute, musika abiadura bizian entzunez eta autokarra jantzi deigarriz zein plataformadun zapataz beteta. Hona hemen filmaren aurrerapen bideoa:

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide