Tolosa izango du aurkari Azkoitiak eskuzko Herriartekoaren final-laurdenetan

Andoni Elduaien 2022ko mai. 24a, 09:00

Joaneko partidak ostiralean jokatuko dituzte Azkoitiko Gurea pilotalekuan, eta itzulerakoak Tolosako Beotibarren jokatuko dituzte datorren astean.

Eskuzko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa final-laurdenetan murgilduko da aste honetan. Azkoitiak Tolosa izango du aurkari fase honetan, eta ostiralean, maiatzak 27, jokatuko ditu joaneko partidak Azkoitiko Gurea pilotalekuan, 22:00etan. Itzulerako lehiak, berriz, Tolosako Beotibarren jokatuko dituzte datorren astean.

Azkoitia final-zortzirenetako lehia jokatu gabe sailkatu zen final-laurdenetara; izan ere, Bergarak uko egin zion kanporaketa jokatzeari zenbait pilotariren lesioak tarteko. Azkoitiak Tolosaren aurkako kanporaketa gainditzen badu, Ataun-Azpeitia kanporaketako irabazlearen aurka aritu beharko du finalerdietan.

Aurten, hamabost pilotarik eman dute izena eskuzko Herriartekorako. Kadeteen mailan, Oier Aldazabal, Ioritz Azkoitia, Inhar Egaña eta Denis Galarza arituko dira; jubeniletan jokatuko dute Mikel Aranbarrik, Jon Etxanizek eta Alex Juaristik. Nagusietan, bestalde, Aitor Azkoitia, Iñaki Azkoitia, Alex Juaristi, Jon Juaristi, Aitor Oteiza, Jon Oteiza, Jagoba Uranga eta Joseba Zendoia daude inskribatuta. Hona hemen Herriartekoaren koadroa:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide