'Cinco lobitos' filma emango dute igandean eta astelehenean, Baztartxon

Andoni Elduaien

Filmaren irudietako bat. (Filmaffinity)

Film komertzialen denboraldiko azken filma izango da aste honetakoa. Ekainaren 3rako, berriz, denboraldi honetako azken zineforum emanaldia antolatu du Zinetogramek.

Baztartxo antzokian Cinco lobitos filma emango dute asteburuan. Film komertzialen denboraldiko azken filma izango da aste honetakoa; izan ere, irailera arte ez dute film gehiago eskainiko Baztartxo antzokian. Cinco lobitos filma 19:30ean emango dute igandean, eta 20:ettan astelehenean, ikuslearen egunean.

Filmak ama izan berri den emakume baten gorabeherak erakusten ditu. Lana tarteko bere bikotekidea faltako zaio zenbait astez, eta hori horrela izanda, emakumeak gurasoen etxera itzultzea erabakiko du, Euskal Herriko kostaldeko herri batera. Hona hemen aurrerapen bideoa:

Horrez gain, Zinetogram taldeak hurrengo ostiralean, ekainaren 3an, itxiko du aurtengo zineforum sasoia. New York hiriko (AEB) Harlem auzoan 1969an ospatu zen Harlem Cultural Festival jaialdiari buruzko Summer of Soul dokumentala eskainiko dute orduan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide