Gasteizko Santa Maria Katedrala (542 metro) eta Gorbea mendiko gurutzea (1.482 metro) lotzen dituen Katedrala-Gorbea lasterketa jokatu da gaur. 27 kilometroko ibilbidea duen proban 500 korrikalarik parte hartu dute, eta gizonetan bidea osatzen azkarrena Joseba Diaz azkoitiarra izan da, 1:56:48 denboran eginda. Bigarren egin duen Gustavo Sanchezi 11 minutuko aldea atera dio Diazek, Sanchezek 2:07:43 denboran osatu baitu proba. Hirugarren Alberto Pelaezek egin du 2:09:08 denboran.
Emakumeetan irabazlea Ruth Brito gasteiztarra izan da, hark 2:35:39 denbora behar izan du Gorbeako gurutzera iristeko. Emakumeen podiuma Ines Morenak (2:39:57) eta Julia Crespok (2:48:24) osatu dute.
Joseba Diaz Katedrala-Gorbea lasterketan. (Argazkia: Joseba Diaz)