Gimnastika Erritmikoaren Euskadiko Federatuen Banakako Txapelketa jokatu da Zubiaurren

Nerea Uranga

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako gimnastarik onenek parte hartu dute gaur Azkoitiko kiroldegian jokatu den Gimnastika Erritmikoko Euskadiko Federatuen Banakako Txapelketan.

Gimnastika erritmikoko erakustaldi bikaina izan da gaur Zubiaurre kiroldegian jokatu den Euskadiko Federatuen Banakako Txapelketan. Erreminta desberdinekin lehiatu dute gimnastek, Gimnasiaren Euskal Federazioak Zubiaurre gimnasia erritmikoko taldearen eta Azkoitiko Udalaren laguntzarekin antolatutako lehian.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide