Gaztaneneako parkeak lehengo itxura hartzeko lanak hasi dituzte

Ane Olaizola 2022ko mai. 20a, 10:49

Pintaketa lanak egiten ari da atzoz geroztik. (Azkoitiko Udala)

Urtarrilaren 2an izan zen suteaz geroztik, estali gabe egon da haurrentzako parkea, eta datorren astean hasiko da udala zeregin horretan; aurretik, pintaketa lanekin hasi da. Lanek sei asteko irautea aurreikusten du udalak.

Azkoitiko Udala hasi da Gaztaneneako parke estalia lehengoratzeko lanekin. Izan ere, joan zen urtarrilaren 2an su eman zioten parkeari, eta orduz geroztik, behin-behinean eta estali gabe egon da erabilgarri. Udalak atzo hasi zituen konponketa lanak, eta sei astez irautea aurreikusten du. Pintaketa lanekin hasi dituzte obrak, eta datorren astean hasiko dira estaltzen. Gaur-gaurkoz, parkearen zati bat dago erabilgarri.

Udalak jakinarazi duenez, lanek 129.702,08 euroko aurrekontua dute, eta 104.000 euro aseguru-etxetik jasoko ditu udalak, gastuak ordaintzeko.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide