Azkoitia Gukaren zozketak

Ander Arzamendik irabazi ditu Juaristi ISBk Palenciaren aurka jokatuko duen partidarako sarrerak

Maxixatzen.eus

Gaur, ostirala, 21:00etan, Palenciaren aurka Azpeitiko kiroldegian jokatuko duen neurketa irabazten badu, mailari eutsiko dio Azkoitiko eta Azpeitiko taldeak.

Juaristi ISBk partida erabakiorra jokatuko du gaur, ostirala, 21:00etan, Azpeitiko kiroldegian. Izan ere, Palenciaren aurka jokatuko duen neurketa irabazten badu, mailari eutsiko dio Azkoitiko eta Azpeitiko taldeak. Iraurgi ISBk emandako sarrera bikoitza zozkatu du Maxixatzenek zozketan parte hartu duten bazkide guztien artean. Zozketa egin ondoren, Ander Arzamendi izan da irabazlea.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide