Azkoitiko gomazko palistek Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren final-laurdenetako hitzordua zuten bihar, zapatua. Soraluzeren aurka ziren jokatzekoa kanporaketa, baina haiek min hartutako palistak dituztela eta, uko egin diote joaneko partida jokatzeari. Federazioak hala erabakita, eta itzulerako partidak jokatu beharrik gabe, Azkoitiko palistak finalerdietara sailkatu dira.
Zarautz kanporatu ondoren iritsi da egungo talde txapelduna finalerdietara. Duela bi aste 0 eta 3 menderatu zuten Zarautz, herri horretako Aritzbatalde pilotalekuan. Joan den asteburuan, berriz, 2 eta 1 nagusitu ziren Azkoitiko Gurea frontoian.
Bederatzi palista ari dira Azkoitiko palisten taldea ordezkatzen: Amaia Aizpuru, Jokin Aizpuru, Marcos Azpiroz, Oier Beitia, Iker Epelde, Oier Epelde, Igor Juaristi, Igor Larrañaga eta Aratz Zabaleta. Finalerdietara sailkatu ondoren, Azkoitia aurkariaren zain dago orain: Andoain-Astigarraga kanporaketako irabazlearen aurka aritu beharko dute azkoitiarrek. Gero eta gertuago dute finala palista azkoitiarrek ekainaren 19ko finala.
Hona hemen gomazko paletako Herriartekoaren koadroa: